MALLORCA
Mallorca, Balearretako uharte handiena da. Menorca edota Ibiza bezala, oso helmuga turistiko garrantzitsua da. 3.625’75 km² eta 790.763 biztanle ditu. Palma du hiriburu.
Balear Uharteetako estatutuak ezartzen duen arabera, katalana eta gaztelania dira Erkidegoko hizkuntza ofizialak. Era berean, aipatu beharra dago Mallorcan mallorkera deituriko dialektoa mintzatzen dela.
Mallorcako klima guztiz mediterraneoa da, udan tenperaturak nahiko handiak (30°C-tik gora) direlarik, eta txikiak negu partean (5 °C-tik beherakoak oso gutxitan). Tramuntanako mendilerroko tontorrik altuenetan ohikoa da elurra neguan, baina oso arraroa izaten da fenomeno hau hiriburuan eta lautadan. Hezetasuna, era berean, oso ohikoa da, irlaren kokapenagatik eta itsasoaren hurbiltasunagatik, hain zuzen ere.
Mallorcako ekonomiaren zutaberik garrantzitsuenak turismoa eta eraikuntza dira, industriak ez baitu garrantzia handirik. Hala ere, artisautza-modu inportanteak existitu dira historikoki (larrua, zapatak, altzariak, abeltzaintza, zeramika, arrantza, meatzaritza).

Bertan, horrelako paisaia ederrak ikusi daitezke. Ur garbi-garbia, barku txuriak, forma bereziko arrokak… Mallorca nahiko irla txikia denez, astebetean gauzarik aipagarrienak ikusteko denbora ematen du. Horrek beste alde on bat ere badu; norberak bere kabuz ibiltzeko aukera duela kotxe bat alkilatuz. Hala ere, gidatzea gustuko ez duenarentzat eskurtsio antolatuak ere eskaintzen dira, gida eta guzti, eta honek zenbati abantaila ekartzen ditu. Adibidez, museoetan, kobazuloetan, barkuko bidai txikietan eta horrelako ekintza berezietan, taldeek dute lehentasuna eta ondorioz, filan dagoen jendeak (beraien kabuz joan direnek), itxaron egin behar izaten dute.
Nik, honako leku hauek bisitatzea gomendatuko nizueke: irlaren mendebaldean aurkitzen diren hondartzak, adibidez, “Santa Ponça” -hondar txuri finez eta ur garden-gardenez osatua-; “las Cuevas del Drach”-bertan Martel izeneko laku bat aurkitzen da, munduko lur azpiko lakurik handienetakotzat hartzen da eta musika klasikako kontzertuak eskaintzen dira-; eta “la Cornisa de Tramontana”- eskurtsio honek egun guztia eskaintzea merezi du. Goizean, autobusa hartu eta ”Deia”-ra igotzen da. Hango herria ezagutu ondoren, bertan barku bat egoten da ”Soier”-era eramango gaituena, eta, han lehorreratu ondoren, 1912. urteko tranbia batek Palmara itzuliko gaitu “la Cornisa de Tramontana” zeharkatuz.
Azkenik, la Palma hiriburua bera bisitatzea gomendatuko nizueke. Bertan, XIV eta XIX. mendeetan eraikitako katedral elegantea miretsi dezakegu. Bere barnean, barrokokoak diren obrak aurki genitzake.

Bibliografia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mallorca
-
Archivos
- agosto 2009 (1)
- junio 2009 (3)
-
Categorías
-
RSS
RSS de las entradas
RSS de los Comentarios
