Otxabi

La risa es un tranquilizante sin efectos secundarios

MALLORCA

Mallorca, Balearretako uharte handiena da. Menorca edota Ibiza bezala,  oso helmuga turistiko garrantzitsua da. 3.625’75 km² eta 790.763 biztanle ditu. Palma du hiriburu.

Balear Uharteetako estatutuak ezartzen duen arabera, katalana eta gaztelania dira Erkidegoko hizkuntza ofizialak. Era berean, aipatu beharra dago Mallorcan mallorkera deituriko dialektoa mintzatzen dela.

Mallorcako klima guztiz mediterraneoa da, udan tenperaturak nahiko handiak (30°C-tik gora) direlarik, eta txikiak negu partean (5 °C-tik beherakoak oso gutxitan). Tramuntanako mendilerroko tontorrik altuenetan ohikoa da elurra neguan, baina oso arraroa izaten da fenomeno hau hiriburuan eta lautadan. Hezetasuna, era berean, oso ohikoa da, irlaren kokapenagatik eta itsasoaren hurbiltasunagatik, hain zuzen ere.

Mallorcako ekonomiaren zutaberik garrantzitsuenak turismoa eta eraikuntza dira, industriak ez baitu garrantzia handirik. Hala ere, artisautza-modu inportanteak existitu dira historikoki (larrua, zapatak, altzariak, abeltzaintza, zeramika, arrantza, meatzaritza).

100_0179

Bertan, horrelako paisaia ederrak ikusi daitezke. Ur garbi-garbia, barku txuriak, forma bereziko arrokak… Mallorca nahiko irla txikia denez, astebetean gauzarik aipagarrienak ikusteko denbora ematen du. Horrek beste alde on bat ere badu; norberak bere kabuz ibiltzeko aukera duela kotxe bat alkilatuz. Hala ere, gidatzea gustuko ez duenarentzat eskurtsio antolatuak ere eskaintzen dira, gida eta guzti, eta honek zenbati abantaila ekartzen ditu. Adibidez, museoetan, kobazuloetan, barkuko bidai txikietan eta horrelako ekintza berezietan, taldeek dute lehentasuna eta ondorioz, filan dagoen jendeak (beraien kabuz joan direnek), itxaron egin behar izaten dute.

Nik, honako leku hauek bisitatzea gomendatuko nizueke: irlaren mendebaldean aurkitzen diren hondartzak, adibidez, “Santa Ponça” -hondar txuri finez eta ur garden-gardenez osatua-; “las Cuevas del Drach”-bertan Martel izeneko laku bat aurkitzen da, munduko lur azpiko lakurik handienetakotzat hartzen da eta musika klasikako kontzertuak eskaintzen dira-;  eta “la Cornisa de Tramontana”– eskurtsio  honek egun guztia eskaintzea merezi du. Goizean, autobusa hartu eta “Deia”-ra igotzen da. Hango herria ezagutu ondoren, bertan barku bat  egoten da “Soier”-era eramango gaituena, eta, han lehorreratu ondoren, 1912. urteko tranbia batek Palmara itzuliko gaitu “la Cornisa de Tramontana” zeharkatuz.

Azkenik, la Palma hiriburua bera bisitatzea gomendatuko nizueke. Bertan, XIV eta XIX. mendeetan eraikitako katedral elegantea miretsi dezakegu. Bere barnean, barrokokoak diren obrak aurki genitzake.

Mallorca-Catedral

Bibliografia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Mallorca

junio 7, 2009 - Posted by | OPORRAK

2 comentarios »

  1. joe ratxo!
    zuk ateatako argazkiakin ta guzti!!!!
    elegante!!!!!!
    jjj

    PD: ni jungonintzan ba oain mallorka…

    Comentario por lentxo | junio 7, 2009 | Responder

  2. gustatu zaizu neska?¿?¿?¿

    Comentario por lentxo | junio 8, 2009 | Responder


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: